Aurtengo Olinpiadak antolatzia ez da erronka makala izen geuretako, baina ezin izengo geuke holako ekitaldi zoragarri bat aurrera eruen zuen inplikaziño barik. Olinpiada honein helburu nagusixa Arrasateko gazte danok ekintza bakarrien batuko ginttuen egun bat antolatzia zan, faltan botatzen gauelako azken urtietan holako zeozer. Hori lortu douela uste dogu, gure partetik plazerra izen zalako 700 gazte ekintza bakarrian harremanak saretzen ikustia. Ondorioz, Olinpiaden lehen ediziño hau izugarrixa izen dala uste dou.
Gogoratu, honen harira, Gazte Olinpiadak adiskidetasuna eta elkarrekin ondo pasetako lehiaketa moduan planteau genitxula. Egixa da pertsona batzun jarrera momentu batzutan ez zala guztiz egokixa izen eta horren inguruko baloraziñua be itxen douela hurrengo Olinpiadei begira. Baina lelengo urtia izen dan heinian, elkar epaitu barik, egin ahal izen dittugun akatsengatik antolakuntzakuok epaitu ez gaittuzuen moduan, zuen ulermena eta malgutasuna asko eskertzen dittugu eta akats horreittatik ikastera konprometiruten gare, hurrengo urtietan gauzak hobeto egin ahal izeteko.
Ezin dittugu ahaztu Mondrate eta Arrasate Rugby Taldea, euren elkarlanai esker eguna errexaua izen zalako. Bestalde, eskerrik asko zeuen burua laguntzeko prest erakutsi zauien danoi: jokuetan laguntzeko, hesixak jartzeko, bazkarixa jasotzeko… Zeuen energia, konpromisua eta goguak ezinbestekuak izen die ekitaldi hau arrakastatsua izeteko.
Holaxe, ba, mila esker ostera be danoi, eta espero dou hurrengo urtien antolatzeko asmua daukouen Olinpiadetara berriro animetia.
Zorionak eta eskerrik asko, Arrasateko gaztiak!
----------
Arrasate