Egun eta leku berezia bergararrontzat. Denok ondo pasatzeko helburuarekin, natura zainduz eta ondokoa errespetatuz gozatu dezagun, elkarrekin eta elkarrentzat.
Aldarrikapenez josita egongo da ekainaren 30an berdegune guztia. Haur, gazte zein heldu aske sentitzeko. Aurten, bertako kantinan jatekoak eta edanak emandako dirua Harrera elkartearentzat izango da: presoek eta deportatuek kartzelatik edo erbestetik itzulitakoan topatzen dituzten arazoei aurre egiteko laguntzara bideratuko dugu egun honetako etekin ekonomikoa –aholkularitza juridiko-administratiboa, osasungintza, lan mundurako sarbidea eta asistentzia ekonomikoa, oro har–.
Beraz, bete ditzagun edalontziak elkartasun eta duintasunez! Denak etxean izan arte!
----------
Ana Sebal
LAB sindikatuaren izenean
Bergara