Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2024ko eka. 7a, 00:00

Gipuzkoako San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoak, Arrasate-Mondragon egoitzak, eskerrak eman nahi dizkio Caritaseko boluntariotzari, gu kontuan hartu izanagatik eta Eroskin egiten den elikagai-bankuan parte hartzera gonbidatzegatik.

Gure pazienteak hara joan ziren, gure ospitaleko boluntariotzaren arduradunak antolatutako udaberriko kanpainarako, eta bertan oso esperientzia berezia eta aberasgarria izan zuten.

Era berean, esker ona helarazi nahi diogu Mondravember erakundeari, zeinak kontuan hartu eta indarrak batu nahi izan dituen osasun mentala ikusarazteko. Hala, ekainaren 8an, goizean, Urkuluko urtegian paseo bat emango dugu elkarrekin, ordu pare batez. Gutxi gorabeherako hasiera ordua: 10:30. Parte-hartze handia espero dugu.

----------

Eba Ruiz de Azua Oyanguren

San Juan de Dios ospitalea

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak