Kaixo, Bergara

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2024ko eka. 8a, 00:00

Jorran Bergarako Baratze Parke Elkartea gara. Dakizuen bezala, San Joxepe auzoan kokaturik dago gure lursaila.

Orain dela urte pasa hasi genuen gure bidea nekazari proiektu honetan. Ilusioz beterik lurra jorratu, haziak erein eta mantentze-lanaren ondorioz lehenengo fruituak jaso ditugu dagoeneko.

Komunitate honen parte zahar zein gazte eta jatorri anitzeko pertsona ugari gara. Guztion artean auzolan ederra osatu dugu eta asko ikasi dugu baita ekoizpen ekologikoaren inguruan ere. Azpimarratu nahi genuke elkarrengandik ere asko ikasten ari garela. 

Bide honetan guztian, hainbat oztopo ere izan ditugu: animalien bisitak, ekaitzak, lur mugimendua, bandalismoa eta lapurretak... 

Azken horiek etsipen sentimendua eta inpotentzia zabaldu dute gugan, gure lana apurtua eta galdua ikusi dugulako. Lursail bakoitzean lanean ari den pertsona bakoitzak jarritako ilusioa itzaltzea ekarri du, zenbait kasutan. Fruitua jasotzeko momentuan, aza eder bat egon beharko litzatekeen lekuan hutsune bat besterik ez dugu aurkitu. Aza aipatu dugun bezala, beste hainbeste barazkirekin ere gertatu zaigu: azalore, baratxuri, porru, tomate, letxuga… Zerrenda luzea da. 

Hala ere, baratzeko erabiltzaileok bertan jarraitzen dugu, jo eta ke, proiektu hau aurrera atera nahian.

Bergarako herritarrok honen guztiaren parte zarete, guztioi irekita dagoen parkea baita, eta gozatu egiten dugu bertatik igarotzen zareten guztiok ematen diozuen bizitasunarekin. 

Denon artean zaindu beharreko eremua da gure baratze parkea.

----------

Iñaki Gantxegi Barrena

Jorran Bergarako Baratze Parke Elkartearen izenean

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak