Nik, orain dela hamar urte, izen horrek eginiko bideari jarraipena emateko ohorea izan nuen.
Urte hauetan zehar Arrasateko herrian nire lekua egin ahal izan dut aitzindaria izan den negozio honen bitartez. Une goxoak bizi izan ditut, zuek guztiok ospakizun berezietarako, alai zein ez horren alaietarako denda honek eskaintzen zituen produktuak aukeratu izan dituzuelako. Muruamendiaraz izenak dakarren konfiantza eta gertutasuna sentitu ahal izan dut zuen guztion aldetik.
Hamar urte hauetan bezero fidel asko izan zarete egunero gosaltzera, ogia erostera eta arratsaldeko mokadu goxoa hartzera etorri zaretenak. Nire eskerrik beroenak zuei guztioi. Beste hainbat tarteka izan zarete bertan ospakizunetarako pastelen bila, neguko igandeetan etxean lasai geratu eta bazkalosteko pastela nahi izan duzue eta gutaz gogoratu zarete. Ezin ahaztu urte hauetan guztietan nirekin lanean izan zaretenoi. Mila esker zuei ere.
Bide goxoenak ere izaten omen du bere bukaera, eta niri iritsi zait proiektu honi agur esateko ordua. Orain artekoa eskertu eta datorrena hobea izango den itxaropenarekin agurtzen naiz. Eskerrik asko denei!
-----------
Kontxi Castro
Arrasate