Harritzekoa da Iñaki Iurrebaso soziologoak XX. mende hasieran familiek beraien hizkuntza baztertzea erabaki zutela adieraztea. "Familia eta kale giroan" egiten zen euskarari buruz, garai hartatik aurrera familia batzuek gaztelania "nahiago" izan zutela dio. Era berean, 1971 aldera susperraldia hastean "familia batzuek erabaki" zutela "euskara ez transmititzea euren seme-alabei".
Familia haiek beste aukerarik ba ote zuten? Kolonizatzaileen aginduen menpe dagoen lurralde batean badago beste aukerarik? XXI. mendean zehar nola ez da suspertu ordez geldotuko euskararen indartzea, politikariak aldatu arren kolonizatzaileen sistemak jarraitzen badu?
Gaurko egoerak argi utzi die gure bilobei euskara jakin arren ez daukatela erabilpen aukerarik. Itxurak egiteaz aparte ez zaiola beste baliorik ematen gure hizkuntzari. Lan esparru eta erakundeetan zein erabilpen duen begiratu besterik ez dago. Ondorioz, zein erabakimen erreal dute gurasoek erabilera eta transmisioa erabakitzeko?
Erabaki dezagun benetan mota guztietako erakundeek euskaraz funtzionatzea eta jar dezagun ulertzen ez dutenentzako itzulpena.
Har dezagun euskara balioesteko erabakia.
----------
Joxemari Muxika Arrieta
Arrasate