Masao Yoshidak ez zuena bete

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2024ko mar. 29a, 00:00

Fukushimako istripu nuklearrean, gizon hark ez zuen agindu zuzen bat bete.

Horri esker, milaka batzuek bakarrik utzi behar izan zuten etxea; bestela, milioika izango ziren. Japoniako lehendakariak onartu egin zuen Masaoren meritua krisialdi nuklearrean hartu zituen erabaki zuzenekin lotuta. Hala ere, Masaok entzun beharra izan zuen bere arduradunen haserrea; izan ere, Japonian onartezina da arduradun baten agindua ez betetzea. Txernobylen, adibidez, Dyatlov zen arduraduna gau hartan; simulakro bat egiteko idatzita zegoen araudia zenbait puntutan ez zuen bete. Eztandaren ondoren, garrantzia kentzen saiatu zen: inguruko biztanleen desplazamendua atzeratu egin zuen; azkenean, halako astakeriak ezin dira disimulatu, eta kartzelan bukatu zuen, zigor gogorrenarekin. Dyatlovek onartu zuen erruduna zela, baina ez %100; hark zioen zentral nuklearra ondo eraikita egon izan balitz ez zela istripurik gertatuko.

Nik japoniarren lan egiteko era hobeto ikusten dut, baina, istripu nuklearrak ez gertatzeko, onena da teknika hori ez erabiltzea.

Argindarra erosten diezue energia nuklearra erabiltzen duten argindar-enpresei?

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak