Hamazazpi langile kale gorrian gelditu gara. Azken urte hauek ez dira errazak izan langileontzat. Gerentzia honen utzikeriaren erruz iritsi gara egoera honetara. Uztailaren 19an Batuak SLko jabeek azalpenik eman gabe alde egin zuten. Martxoan gaude eta langileok orain arte lantegira joaten jarraitu dugu, urtarrilean eta otsailean lansaririk gabe. Langileok merezi al dugu tratu hau? Zortzi hilabete egon gara ziurgabetasunean. Non dago langileekiko errespetua? Langile gisa horrenbeste urte egon ondoren, oraindik ere langileak zaharkituak eta prestakuntza gabeak garela entzun behar izan dugu, baina langileon erdiek 20-30 urte baino gehiagoko antzinatasuna dugu.
Bide juridikoak bere bidea darama; imajina dezakegu nola amaituko duen, baina langileok ondo dakigu errudunak zeintzuk diren, azken urte hauetan ikusitako jokaerek argi utzi baitute.
----------
Juan Ignacio Igartua
Batuak SL enpresako langileen izenean
Oñati