Horrek bazterrak harrotu zituen eta milaka pentsiodun kalera irten ginen borrokatzera.
Sei urte geroago, hala jarraitzen dugu.
Aldarrikapen asko lortu ditugu. Izan ere, aurten izango dugun %3,8ko igoera gure borrokak lortu du.
EHPMkoek, eguraldi txarra zein ona izan, astelehenero plazetan gaude, pentsio publikoak, duinak, bidezkoak eta guretzako eta hurrengo belaunaldientzako nahikoa izan daitezen eskubidearen alde borrokan.
Harro gaude bidezkoa den aberastasunaren banaketaren aldeko borroka egiteaz eta erakunde sozialekin eta sindikatuekin partekatzeaz.
Baita soldatak, pentsioak eta zerbitzu publikoak hondatzen dituzten politika publikoak aldatzeko erreferente garrantzitsua izateaz ere.
Osasun publikoari eta mendekotasuna artatzeko zerbitzu soziosanitario publiko komunitarioei laguntzeko mobilizazioetan parte hartzen jarraitzen dugu; langileen soldatak eta lan-baldintzak hobetzeko borrokei elkartasuna adierazi diegu.
Euskal Herrian gizarte mobilizaziorako erreferente izatea lortu lortu izana eta Estatuko beste herri eta erkidego batzuetako pentsiodunen elkarteekin mobilizazioak partekatzea ospatzen dugu.
Mila arrazoi ditugu ospatzeko.
Beste mila arrazoi borrokan jarraitzeko.
----------
Itziar Usandizaga
Debagoieneko Pentsiodunen Mugimenduaren izenean
Debagoiena