Elkartearen 40. urteurrenak ezohiko ahalegina eskatu zigun AEDko kideoi, baina merezi izan zuela ezin uka.
Eskerrik beroenak eman gura dizkizuegu urteurrenaren harira antolatu ditugun ekintzetan parte hartu duzuen euskaltzaleoi, eta, zer esanik ez, horiek aurrera eramateko lanean eta laguntzen aritu zareten bazkide, eragile zein erakundeoi.
Urteurrenaren ospakizunari helburu bikoitza jarri genion: izan zedila parada lau hamarkada hauetan egindakoa balioan jartzeko eta bultzada etorkizunerako. Harreman sareak zabaldu, lankidetzak sakondu, bazkideekin hartu-emanak sendotu… Guztietan ez genuen asmatuko nahi beste; bidea urratu dugu, halere, eta horretan jarraitzeko gogo, ilusio eta arrazoirik ez daukagu faltan.
Arrasate herri euskaldun, parekide eta kohesionatua izateko amesten eta lanean jarraituko dugu, eskua luzatuz amets horrekin bat egiten duen orori.
----------
Eñaut Muxika Olasagasti
AED elkartearen lehendakaria
Arrasate