Amazonian gero eta zuhaitz gutxiago; eta hemen?

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2024ko otsailaren 17a

Amazoniako indigenen buru Puyr Tembe-k esan berri du euren herriak bakarrik ez daudela arriskuan, planeta osoa baizik, eta, horren ondorioz, Lur planetak oreka galduko lukeen klima aldaketa areagotu egingo litzatekeela.

Hark gaineratu du Amazonia ez dela zaindu beharreko baso bakarra, inguruan dauden bioma edo baso guztiak direla zaindu beharrekoak.

Gure inguruak basoberritu egin behar direla dio, baina lurrak bakarrik ez: pentsaera, bihotza eta elkartasuna ere bai, ondorengo belaunaldiek etorkizun duina eduki dezaten.

Eta zuk gure inguruko basoak zaintzen dituzu?

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak