Zehaztasunik gabe hitz egin

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2023ko abe. 23a, 00:00

Orain dela bi aste, haurtzaroko lagun batekin elkartu nintzen eta gizakion portaerari buruz hitz egin genuen: nola erailtzen ditugun animaliak, landareak nola hondatzen dugun natura eta nola gure artean elkar hiltzen ari garen.

Adibide gehiago geneuzkan, gerrak nonahi, garbiketa etnikoak eta hilketa arrazistak, sexualak, boterea lortzekoak eta abar.

Memento batean, ekologista sena piztu zitzaidan eta aipatu nion nola izan zitekeen izendatutako lehenengo munduan ehiza kirol eta hobby gisa onartuta egotea, zentzu berean, animalien hilketen defendatzaile sutsuak egotea, gainera, ondo pasatzeko; adibidez, zezenketetan. Eta santamasak hurbil daudenez, nik esan nion kaioletan dauden animalien erakusketa guztiak debekatuko nituzkeela. Jakina, lagunak berehala esan zidan ohitura kulturalak zirela, baina erantzun nion ohitura batzuek beste izenorde bat izatea merezi dutela, eta ez ohitura kulturalak.

Berotu egin nintzen eta dramatikoago jarri nintzen, eta iragarri nion gizakiok planetaren seigarren iraungipena sortuko dugula, interes ekonomikoagatik; hor daukagu klima aldaketa, berotegi-efektuko gasak (BEG), aztarna ekologikoa eta abar. Ondorio horiek oso garbi ikus ditzakegu, eta garbi dago ekologisten txorakeria izateari utzi diola.

Badakit hori antzara-jokoan ibiltzea bezala dela, badakit elkarrizketa horiek bukaezinak direla, baina uste dut horrek guztiak zentzua duela.

----------

Piter Encinas

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak