'Habemus' presidente

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2023ko abe. 8a, 00:00

Uztail amaieran izan ziren Espainiako Estatuko hauteskunde orokorrak eta azken egunotan izendatu dute Pedro Sanchez presidente.

Aste luzeak hona eta hara, negoziaketak, istiluak, hitz politak eta ez hainbestekoak... baina, azkenean, azaro erdian presidentea.

Gu pozik gaude. Nola ez gara pozik egongo gure botoen atzetik ibili diren bezala ibili direla ikusita. Modan ez gaudela dirudien arren, begi asko izan ditugu asteetan zehar gure hitzak eta iritziak bilatzen. Eta, beste behin, erakutsi dugu inozoak ez garela, ez. Beste behin, Euskadi jarri dugu mahai gainean eta, beste behin, Euskadirengatik eta euskaldunengatik lan egin dugu, gure botoei balioa emanez.

Norbaitek musu-truk eman behar genituela pentsatzen bazuen, orain du erantzuna: ez! Guk ez ditugu gure botoak ezergatik emango. Elkarlana? Noski! Hori beti! Baina elkarlanak ez du esan nahi gure botoek baliorik ez dutenik. Adi egongo gara akordioak bete ditzaten. 

128 urte daramatzagu Euskadirengatik eta euskaldunongatik lanean, eta horrela jarraituko dugu.

Orain ere gure aberria, gure herria, gure Euskadi mahai gainean lehenengo tokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak