Beraz, identitate kolektiboaren sorreran parte hartzen dugu norbanakook. Komunitatean izaten diren hartu-emanek Gutasunaren eraikuntzan garrantzi handia dute.
Beraz, identitatea sozialki eraikitzen den zerbait da. Gutasuna ematen diguna. Nor garen zehaztuko duena. Eta gizakiok eraikitzen dugunez, ordezkatu ere egin dezakegu. Beraz, kolektiboaren identitatea sortu eta landu beharreko kontua da. Sinboloek, ezaugarriek, hizkuntzek, moduek edo tradizioek komunitateak beharrezkoa duen nortasuna garatzen laguntzen dute. Horiek landu ezean, ordezkatu egingo dira. Ordezkapen kulturala gertatuko da: asimilazioa.
Futbolaren adibidea aipatzeko modukoa iruditzen zait. Gero eta gaztetxo gehiago ikusten ditut Paris Saint Germainen edo Real Madrilen kamisetekin.
-------
Jon Azkoaga Ugalde
Arrasate