Urtero bezala

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2023ko aza. 3a, 09:54

10 urte dira Hondakinen Mahaiak akordioa lotu zuenetik. Urtero elkartu eta hondakinen bilketa nola gauzatzen den eta zein emaitza lortzen dituen aztertzen dugu. Hondakinen inguruan lortutako akordioaren jarraipena egitea da gure helburua. Izan ere, kezkatuta gaude. Gutxika- gutxika, bilketa selektiboaren eta organikoaren kalitatearen emaitzak jaisten doaz.

Hondakinen bilketa selektiboa egiterakoan %72 jasotzen dugu modu horretan, urtetik urtera beheranzko joerarekin, eta organikoa ez den geroz eta gai gehiago dago nahastuta organikoaren edukiontzian, inpropio maila %6 izatera helduz –gero, inork ez du gura izaten horrekin egindako konposta, eta ez dugu konpost birziklatua izatea lortuko–.

Herritarrarengana zuzentzen gara, arreta galdu gabe jarraitu dezagun etxean hondakinak ez nahasten eta edukiontzi- guneetara behar bezala eramaten; batez ere, organikoaren kasuan, soilik organikoa dena organikoaren edukiontzira eramanez – plastikozko poltsarik gabe–.

Gaiaren garrantzia ikusirik, gure eskaera da Udalak berak edota Mankomunitateak egin beharrekoak gauza ditzala emaitzak hobetzeko.

---------------

Piter Encinas

Hondakinen Mahaiko kide ohien izenean

Arrasate.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak