Teleberriak dio laster hasiko dela udazkeneko txertaketa kanpaina. Iragarle, Euskadiko Osasun kontseilaria, atzean Osasuna, Munduko Ondasuna esaera zaharra dakarren kartel handi batekin. COVID- 19aren eta eta gripearen aurkako txertoak ipiniko zaizkie sei hilabetetik bost urte arteko umeei eta hirurogei urtetik gorako nagusiei; azken hauei bosgarren ziztada. Nagusiek erabaki dezakete zer egin. Umeek ez. Askori odola irakiten jartzen zaigu horrelakoen aurrean, eta mila argudio, datu eta ondorio kaltegarri datorkigu ahora. Baina bego horrela. Esaldi bakarrarekin laburtuko genuke sentipena: hau onartzen badugu, dena onartuko dugu.
---------
Juan Martin Elexpuru
Bergara