Bai, badakit. Baina idatzi beharra bera da esanguratsua. Ez dago zertan hau luzatu, soilik eskatzen dugu ez diezaiotela etsaien zuzenbidea aplika. Ez Gariri, ez Joseba Arregiri, ezta beste guztiei ere. Gradu erregresiorik gabe, Auzitegi Nazionalaren oztoporik gabe, gorrotorik gabe; bakar-bakarrik edozein presok dituen eskubide berak eduki ditzatela, ez gehiago eta ez gutxiago.
Idazle batek, akaso, bestela idatziko zukeen. Metaforak, anaforak eta kataforak sartu han eta hemen. Berbekin olgetan egin, irakurleari zer pentsa eman. Baina idatzi beharreko (ia) guztia idatzita dago. Gari etxean nahi dugulako, behar dugulako, maiatzaren 7an, 12:30ean, kalejira egingo da Portasoleko geltokitik hasita Herriko Plazaraino, Gari Atxabaltara ekimenak antolatuta. Plazer baduzue, han egingo dugu bat.
----------
Eneko Barberena Mondragon
Aretxabaleta