Baraualdia eta itxialdia

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2023ko mar. 11a, 00:00

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) baraualdia egingo du Bilbon martxoaren 13tik 18ra. Arrazoia: 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.

Bost urte baino gehiago daramatzagu 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzen –hamalau ordainsaritan–. Zahartzaroan bizitza duina izateko oinarrizko diru-sarrera bermatzeaz gain, pentsioetan dagoen genero-arrakala murrizteko neurri eraginkorra da. 

1.080 euroko gutxieneko pentsioaren premia azpimarratzeaz gain, emakume pentsiodunen egoera larria nabarmendu nahi dugu. Izan ere, Hego Euskal Herrian 280.000 pentsio 1.000 eurotik behera daude eta EAEn 72.000 emakumek 700 eurotik beherako pentsioak dituzte. Beraz, emakume horiek miseria eta pobrezia pentsioekin bizi dira. Haietako askok familia eta zaintza lanak egin zituzten bere garaian, eta haien lanaren ondorioz sistema sostengarria izan zen. Orain, 400 eta 700 euro arteko pentsioak jasotzen dituzte, eta gobernuek erantzun beharra dute. 

Horregatik guztiagatik, EAEko eta Nafarroako gobernuei gutxieneko pentsioa 1.080 eurora arte osatzeko eta neurri hori berehala ezartzeko eskatzen diegu. 

Ez dago aitzakiarik EAEko eta Nafarroako gobernuek 1.080 euro arteko gutxieneko pentsioa ez osatzeko.

Urte hauetako borrokaren ondorioz ez dira inoiz hain gertu egon 1.080ak! Horregatik, garrantzitsua da denon konpromisoa lortzea.

Martxoaren 18an, zapatua, manifestazioa izango da Bilbon, 12:00etan Plaza Eliptikotik irtenda.

----------

Itziar Usandizaga

Debagoieneko Pentsiodunen Mugimendua

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak