Bidean Heziketa Zentroa, gogotsu

Bidean Heziketa Zentroak 2023. urtea gogotsu hasi du.

Hilabete osoan Arizmendiko Almen guneko batxilergoko ikasleekin eta Oreka bizikleta-dendarekin batera elkarlanean izan gara, bai Almenen bai Bideanen.

Almenetik ikasleak Bideanera bisitan etorri zaizkigu bi egunetan eta Bideanetik Almenera joan gara beste egun batez.

Bizikleta konpontzeko eta berritzeko proiektuan parte hartu ahal izan dugu eta Bideanen geneuzkan hiru bizikleta berritu eta berrerabiltzeko proiektua egin dugu.

Nola ez, Almeneko ikasleekin hiru egunetan zehar elkarrekin egoteko aukera izan dugu eta momentu oso politak eta dibertigarriak bizi izan ditugu.

Orain, Bideanetik eguna jarri behar dugu Oreka bizikleta-dendara joan eta bisita egiteko. Nola ez, eskerrak emateko beraien eskuzabaltasunagatik, hain beharrezkoak ditugun hiru bizikleta hauek konpontzen laguntzeagatik.

Bidean Heziketa Zentrotik eskerrik asko bai Orekari bai Almeni ere! Lanean jarraituko dugu elkarlanak jarrai dezan!

----------

Agurne Juldain Alcalde

Sarea Fundazioaren izenean

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak