Arrasateko herri osoari, ekitaldi guztietara etortzeagatik eta jasotako babesagatik. Komunikabideei, antolatutako ekitaldi guztiak zabaltzeko egindako lanagatik.
Ibai-arte eta Ozenki elkarteei, urriaren 1eko (larunbata) Adinekoen Nazioarteko Eguneko jai-ekitaldi guztietan egindako ekarpenagatik.
Abaroako abesbatzari, Arrasate Musikali, Bastida akademiari eta abarri.
Eta, azkenik, Arrasateko Udalari, haren laguntzarik gabe irailaren 26tik urriaren 1era bitartean egin diren kultur eta jai ekitaldi guztiak antolatzea ezinezkoa izango bailitzateke.
Eskerrik asko guztioi.
Esan beharra dago 2022ko Nagusien Astearen gaineko oso balorazio positiboa egiten dugula.
----------
Pili Iriarte
Arrasateko Nagusien Kontseiluko lehendakaria
Arrasate