Egun seinalatua da adinekoei eragindako abusuak eta sufrimendua gaitzesten ditugula adierazteko. Zahartzaroari lotutako estereotipo negatiboak hautsi behar ditugu.
Adinduei loturiko adjektibo batzuen erabilera desagerrarazten hasi beharko genuke: zaharra, baliaezina, zaharkitua... Ez dugu onartu behar tratu txar horiek gizartean izatea, eta, are gutxiago, normalizazio-izaera ematea adin jakin bateko pertsonak izateagatik bakarrik.
Adinekook erreferente sozial eta kultural posible gisa agertu behar dugu, urteetan zehar lortutako esperientziak duen balioa emanez. Gainera, erretiroaren irudi positiboa eman behar dugu, eta horretaz hitz egin behar dugu bizitzako etapa berri gisa, zeina ikasten jarraitzeko aukeraz beteta dagoen, pertsona gisa hazteko eta gizarteari helarazteko gure ezagutza, jakinduria eta bizi-esperientzia.
Eraiki dezagun guztion artean ohitura onez betetako gizarte bat, non adinekook errespetatuak izango garen, geure duintasuna kontuan hartuko den, eta adinkeria ez den inoiz gehiago belaunaldien arteko oztopo bat izango.
Arrasateko Nagusien Kontseiluak aukera eta premia baliatzen ditu gogorarazteko zahartzaroan izaten diren abusuen eta tratu txarren inguruan kontzientziatzeak duen garrantzia. Horregatik, adierazpen honen babesa eta zabalkundea eskatzen dizuegu.
----------
Pili Iriarte
Arrasateko Nagusien Kontseiluko presidentea
Arrasate