Umekeria arriskutsuak

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2022ko mai. 15a, 00:00

Azken bi asteburuetan, herriko hainbat tokitan esprai bidez egindako pintaketak agertu dira: udaletxeko arkupe eta ate nagusian, frontoiko ate nagusian, Eztalako aldageletan... eta baita herritar baten autokarabana batean ere.

Baliteke ume-kontuak izatea, baina horrek ez die larritasunik kentzen gertakariei. Izan ere, ondorio ekonomiko garrantzitsuak dituzte. Adibidez, udaletxeko arkupeko pintaketak ezabatu ahal izateko, kanpoko enpresa espezializatu baten laguntza behar izan zen, eta udal-langile batek bi goiz zeregin horretan eman zituen. Frontoiko ate nagusian eta Eztalako aldageletan egindako marrazkiek, berriz, ez dute konponbiderik; hortaz, herri-lanean egindako bi mural, auzolanean ari diren bi talderen egoitzetan... pikutara umekeria bategatik. Autokarabanaren jabeari ere kalte nabarmena egin diote, jakina.

Buruko minez eta kalte ekonomikoaz gain, pintaketen edukia –zakilen marrazkiak, Puta Antzuola, Puta AKE...– erabat salatu nahi dugu. Izan ere, Antzuola ez da zakil-erresuma bat, ez da elkarri puta-ka bizi den jendarteak osatutako herri bat; alderantziz, elkarrenganako errespetuan bizi nahi duen herria da gurea, homofobiak tokirik ez duen plaza bat... Horregatik guztiagatik, salaketarik gogorrena egin nahi dugu gertakari hauen aurrean. Ez hori bakarrik: ume-kontuak izanda ere, pintaketen egileak zeintzuk diren jakiten badugu, egindakoak ondorioak izango ditu

----------

Beñardo Kortabarria

Antzuolako Udalaren, AKEren eta Olalde Euskal Kirolak-en izenean

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak