Nahiz eta emakumeek inoiz baino gehiago parte hartzen duten lan-merkatuan, inoiz baino argiago izan autonomia ekonomikoaren beharra, gaur egungo soldatetan arrakala hori dago oraindik: EAEn %23koa da, eta 2015a ezkero 1,7 puntu baino ez da murriztu.
Pentsioen genero-arrakala ez da gertatzen emakumeek ez dutelako lanik egin. Baizik eta euren lana ez delako errekonozitzen. EAEn emakumeen batez besteko pentsioa gizonena baino %37 txikiagoa da, gutxi gorabehera.
Horregatik, emakume pentsiodunek gizonek baino arrisku handiagoa dute bakardadean, pobrezian eta bazterketa arriskuan bizi izateko. Euskal Herrian emakume asko dira hilabete amaiera iritsi ezin direnak, eta 63.000 alargun 1.080 eurotik behera daude.
Emakumeei dei berezia egiten diegu astelehenero egiten diren mobilizazioetara joan daitezen, plazetara azal daitezen.
Elkarrekin, alarguntza pentsioa, autonomia ekonomikoa, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa osatzea eta abar erreibindikatzeko. Egiturazko neurriak eskatzen ditugu arazoa gainditzeko.
----------
Itziar Usandizaga
Pentsiodunen izenean
Bergara