Beste urte bat gehiago plazetan

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2022ko urt. 14a, 00:00

Urtarrilaren 15ean, Euskal Herriko pentsiodunen laugarren urteurrena ospatzeko manifestazioak egingo dira lau hiriburuetan eta Eibarren. Urte hauetan milaka eta milaka pentsiodun kalean izan gara. %0,25aren aurka eta pentsio publiko eta duinen alde.

Lau urte hauetan, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta 70 bat herritan elkarretaratze eta manifestazioak egin ditugu. Ekimen asko babestu ditugu eta beste batzuetan parte hartu dugu: egoitzetako erabiltzaileen senideen elkarteekin, Osakidetzarekin, zerbitzu sozialekin elkarlana eta abar.

Egindakoaz harro gaudelako ospatuko dugu, baina gure eskariekin jarraituko dugu: KPI errealaren igoera berehala aplikatzea 2021eko atzerapenean eta pentsioen errebalorizazioan; 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta 1.200 euroko lanbide arteko gutxieneko soldata eskatzea; genero arrakala bukatzea; alarguntza pentsioa %100 izatea; pentsio publiko duin eta nahikoak edukitzea; eta pentsio sistema propioa izatea.

Dei berezia egiten diegu pentsiodunei, langileei eta, oro har, gizarte osoari urtarrilaren 15ean hiriburuetan egingo diren manifestazioetan parte hartzeko eta Euskal Herriko kaleak betetzeko.

----------

Itziar Usandizaga

Debagoieneko Pentsiodunen Mugimenduaren izenean

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak