7.200 litro esne, 7.200 lagunentzat

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2021ko mar. 21a, 00:00

Joan den asteburuan, Zaporeak taldeko hainbat boluntariok esne bilketan parte hartu zuten. Debagoienean, 7.200 litrotik gora batu ziren. Beraz, kanpaina oso arrakastatsua izan dela uste dugu. Aste honetan Lesboserako bidean dira eskualdean eta Gipuzkoan batutako litro guztiak. Kara Tepe errefuxiatuen gunean bizi diren lagunei helaraziko zaie bildutako guzti-guztia, litro bakar bat ere alferrik galdu gabe. Une honetan, 7.200 lagun daude Kara Tepen bizitzen. A ze kasualitatea!

Gutun honen bidez, eskerrak eman nahi dizkiegu kanpainan parte hartu duten herritar guztiei, eta boluntarioei. Eta bereziki eskerrak: Ford Easo Motor taldeari, furgoneta musu-truk uzteagatik; Ulma Packaging kooperatibari, kartoizko kutxak emateagatik; Arrasateko eta Aretxabaletako Eroski supermerkatuetako langileei, bilketa errazteagatik; Aramaioko Kintelena dendari; Antzuolako Amaia dendari, Aixa frutategiari eta Eroskiri; eta Leintz Gatzagan bilketa egin dutenei.

Azken bilketan boluntario sarea handitzea lortu dugu, eta hori etorkizunean antola daitezkeen beste bilketa batzuetarako onuragarria izan daitekeela espero dugu. Horregatik, edonor gurekin lan egiteko prest egongo balitz, jakin pozik hartuko genukeela taldean.

----------

Maria Agirre

Debagoieneko Zaporeak taldea

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak