Aitortu behar dugu ez dela erraza izan. Batu garenon ahots guztiak entzun nahi genituen. Entzute kontzientea egiten saiatu gara, eta, halere, denetariko bizipenak izan ditugu: bidelagunak mindu ditugu batzuetan; euskara nahikoa ez babesteagatik ezinegona ere sentitu dugu hainbatetan; eta zuriok behin baino gehiagotan hanka sartu dugu. Entzun dugu, ikasten saiatu gara, berriz hanka sartu dugu eta berriz ikasi. Bidean hazi egin gara, bideak heldu egin gaitu.
Emakume* izanak batu gaitu, zapaltzen gaituen horri buelta emateko, baina, teorian bagenekien arren, M8 egunaren antolakuntzaren ibilbide honetan agerian geratu da zapaltzaileak ere bagarela. Gure mugekin tril egin dugu eta hauek gainditzeko zubiak eraikitzen hasi gara. Ez dakigu oso ongi nola egiten den, baina saiatzen jarraitu nahi dugu. Ikasten eta hazten jarraitu nahi baitugu, eta horrekin sistema printzatu.
Hobetzekoak egon diren arren, lasai eta pozik amaitu genuen eguna. Guretzat plazera izan da antolakuntzan elkarlanean aritzea. Eskerrik asko Martxoaren 8ko antolakuntzara gerturatu zareten emakume* guztioi!
----------
Larraitz Arando Ilarduia, Orreaga Zubizarreta Garai, Oihana Jausoro Agirre eta Jasone Gorroño Aldai
Erdu Aretxabaletako Talde Feminista
Aretxabaleta