'Like' ('Atsegin dut')

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2020ko aza. 28a, 00:00

Sare sozialek dakartzaten arriskuak asko dira, eta oso desberdinak: besteak beste, Grooming-a –gazteekiko helduen sexu-hurbiltzea–, jazarpen digitala, nesken aurkako sexu-jazarpena, iruzurrak, sextortsioa, eduki desegokiak –indarkeria, gorrotoa, pornografia…–, eta abar.

Ezin dugu ahaztu 2019an denon ahotan ibili zen IVECO auto-lantegiko beharginaren kasua –2.500 langile–. Hain zuzen, Alcala de Henaresko 32 urteko emakumearen bideoak, 5 urte lehenago grabatutakoak eta eduki sexualdunak, lankideen artean bolo-bolo ibili ziren. Poliziaren ikerketaren arabera, 200 lankidek zabaldu eta partekatu zituzten bideo horiek. Ondorioz, hainbat asteren buruan, emakumeak bere buruaz beste egin zuen.

La manada-ren biktimaren argazki bat Interneten argitaratu zuen gizonari, bestalde, Iruñeko Epaitegiak bi urte eta egun bateko kartzela-zigorra ezarri zion. Gizon horrek emakumea bortxatzen ari ziren uneko irudia zabaldu zuen sare sozial batean –Whatsapp–. Argitalpen horrek 64 iruzkin jaso zituen, eta 13 Atsegin dut; 16 aldiz partekatu zuten beste pertsona batzuek. Argi esango dut: 64, 13 eta 16 bortxaketa gehiago.

Adierazi behar da goian aipaturiko emakumeen aurkako indarkeria horiek ez direla berriak, baina erabilitako bideak – bideoak, irudiak…– biral bihurtuta izan dezaketen hedapena neurtu ezina da. Haria bidean jarri eta dena hasi duen erasotzaileaz gain, ziberjende askoren laguntza behar izaten da baimenik gabeko argazki bat, bideo bat edo irain batzuk partekatzeko; izan ere, etengabe halako edukiak birbidaltzen eta partekatzen dituzten/ ditugun ziberpertsonak daude/gaude. Like sakatu edo/eta horrelako mezu bat partekatzen dugun bakoitzean, biktima behin eta berriz biktimizatzen dugu eta indarkeria horretan parte hartzen dugu.

----------

Marijo Etxegoien Arzuaga

EAJ-PNVren Oñatiko zinegotzia

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak