Lehenik eta behin, mila esker debagoiendar guztiei erakutsitako elkartasunagatik. Bildutako janari kopurua handia izan da, eta horrek erakusten du bailara honetan dagoen eskuzabaltasun eta kontzientzia. Asko izan zarete janaria poltsan edo dirua eskuetan gugana hurbildu zaretenok. Eskerrik asko denoi.
Era berean, eskerrik beroenak bi aldiz pentsatu barik laguntzera etorri zareten boluntario guztiei. Ezinbestekoak izan zarete. Zerrenda luzea da, eta ez genuke inor ahaztu nahi, baina nahitaez izen batzuk aipatu beharrean gara. Arrasaten: Maxi Eroski, BM, Lidl eta Ereindajan. Aretxabaletan: Eroski, Loramendi, Udala, Kiloka, Hankabeltz, Imanol harategia eta Murube enpresa. Oñatin: Ulma Packaging. Antzuolan, Aramaion eta Gatzagan bilketa egin duzuenak. Goiena Komunikazio Taldea. Eta Gipuzkoako Elikagaien Bankua. Berriro diogu, bihotzez, eskerrik asko.
Esan bezala, elikagai bilketa arrakastatsua izan da, eta laster Lesbosera iritsiko da batutako janari guztia. Hala ere, ez dezagun ahaztu errefuxiatuek benetan libre izan nahi dutela. Bereziki haientzat Europak ezarritako hesi eta traba guztiak behingoz kentzea. Elikagaiak, arropak, etxea, lana... euren kabuz lortu nahi dituzte. Guk bezala, haiek ere helburuak eta ametsak dituzte. Ez ditzagun ametsak hesiz inguratu.
----------
Maria Agirre
Debagoieneko Zaporeak taldearen izenean
Debagoiena