Hau gutxi ez, eta COVID19ak sortutako izurriteak gure kolektiboak dituen beharrak areagotu egin ditu; maskarak osasun txartelean sartzearen beharra, esaterako. Horregatik, bizi dugun egoera hau ezin da aitzakia izan gure elkarretaratzeak ez egiteko.
Horrenbestez, oporren etena igarota, astelehenetako elkarretaratzeak irailaren 7tik aurrera berriz berrabiaraziko ditugu, eguerdiko hamabietan, herriko plazan.
Elkarretaratze hauek osasun bermeekin egiteko segurtasun neurriak hartu ditugu. Horregatik, maskarak erabiliko ditugu eta distantzia neurriak zainduko ditugu.
----------
Itziar Usandizaga
Bergara