Errepidea hondoratzen ari zela eta, duela gutxi, erreka eta errepidea bereizten dituen horma konpontzen ari da Aldundia. 22 metroko luzerako horma da, 3-4 metro altuerakoa eta metro inguruko zabalerakoa. Metro hori zabalagoa egiteko eskatu genion Aldundiari, oinezkoak pasatzeko moduan jartzeko. Ura Agentziaren komodina atera, eta ezin zuela esan ziguten. Ura Agentziarekin hitz egin genuen, baina ez zuten erantzun garbirik eman, erreka zaindu eta hegal-erako irtenbideak ezin zirela proposatu esanez. Non eta Antzuolan? AHTk eta autobideko obrek inguru osoa sarraskitu duten toki berean, proiektua aldatu eta ezerezetik erreka gainean errotonda bat eraiki zen herri berean. Horretarako jarri ziren, ba, ados.
Guk baino gehiago ez du inork maite geure ingurua, guk baino gehiago ez du inork zaindu nahi… eta badakigu proposatzen ari garenak ez diola kalte handiagoa egingo. Eta badakigu Basaldeko irisgarritasuna ez duela osorik konpontzen, baina errazten du. Eta ez da diru-kontua, eta horregatik zaigu ulergaitza.
----------
Beñardo Kortabarria
Antzuolako alkatea
Antzuola