Ehiztaria ala zaintzailea

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2020ko mai. 3a, 00:00

Antza denez, Arrasateko Udaltzaingoaren patruila batek itxialdia apurtuz herriko horma biluziak errebindikazio politikoekin janzten aritutako margolari bat jazarri du. Margolaria korrika eta udaltzainen autoa atzetik. Margolariak hesi bat saltatu eta Udaltzaingoaren autoak hesia jo.

Sen onak dio Udaltzaingoaren egiteko orokor nagusiak arazoak eragotzi eta arazorik bada horiek zuzen konpontzen ahalegintzea dela. Inolaz ere ez arazoak sortzea. Inolaz ere ez margolari bat arriskuan jartzea. Inolaz ere ez margolari bat kotxearekin zapaltzea. Udaltzainek udal zaintzaileak behar lukete, ez ehiztariak. Eskerrak ez den ezer larririk gertatu.

Urtez urte hainbat udaltzain ezagutu ditut, herrian arazoak eragotzi eta herriko arazoak konpontzeko ahalegin zuzen eta duina egi(te)n dutenak. Horretan jarraitu, sen onez beti. Azkenik, eta bide batez, besarkada estu bat bidali nahi diot ehiztarien aurrean hegan egin behar izan duen margolariarentzako; guk txori intsumituak ditugu maite.

----------

Julen Mendizabal Elezkano

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak