Aurten, U30eko greba orokorrean, garbi utzi dugu lan, pentsio eta bizitza duinaren beharra. Emakume pentsiodunak ere hor egon ginen, hainbat eragilerekin batera, gure aldarrikapenekin. Gure belaunaldiak bizitzaren zati bat okerren ordaindutako lanbide eta kategorietan enplegatuak izan gara. Mendekotasun eta zaintza lanekin arduratu gara eta aitorpenik gabeko lanpostuak izan ditugu sarritan.
Emakumeok historian zehar aberastasuna sortu dugun arren, gutxietsiak eta gehienetan ezikusiak izan gara. Horren ondorioetako bat da jubilatzen garenean pentsio gabe edo oso baxuekin aurkitzen garela. Horientzako pentsioa 1.080 eurora konplementatzea eskatzen dugu. Badakigu pentsioak kudeatzea estatuaren eskumena dela. Baina baita ere badakigu euskal gobernuak pentsioak osatzeko eskumena daukala; horrela, pentsio iraingarrien injustizia zuzendu daiteke, pertsonak prekarietatean ez bizitzeko.
Otsailaren 22an, Emakumeen eta Gizonen Arteko Soldata Berdintasunaren Europako Eguna izan da. Emakumeok gizonezkoek baino %40 pentsio txikiagoa daukagu. Lan garaian soldatak berdindu egin beharko lirateke, pentsioetan dagoen genero arrakala ekiditeko.
Ez dugu amaitu nahi esan gabe izugarri estimatzen dugula Amodiozko Gutunen Lehiaketan zahartzaroan bakardadea ardatz hartuta idatzitako gutuna. Eskerrik asko Karmele Uribesalgori eta Jarduneko epaimahaikidekoei.
----------
Itziar Usandizaga
Duintasuna elkartearen izenean
Bergara