Halaber, Roke Iñarra Lizarraldek herriaren alde alkate moduan egindako lana goraipatu nahi du Antzuolako Udalak. Roke zoritxarreko istripu batek bihurtu zuen alkate, Iñaki Leteren tokia hartuz, 1992ko abendutik 1995eko maiatzera arte.
Egoera zail hartan, alkatetzak eskatzen duen lana duintasun handiz bete zuen Rokek. Besteak beste, intsumisioaren aurkako borrokan ausart jokatu zuen, eta Espainiako Armadari ukatu egin zion ordura arte soldadutzara derrigorrez joan behar izaten zuten herriko semeen zerrenda. Epaitu egin zuten, eta, ondorioz, berriro kargu publiko izateko debekua jaso zuen. Jarrera hura, epaiketa hura, eta beste alkate batzuei egindakoak mugarri bihurtu ziren intsumisioaren mugimenduarentzat.
Herriko lanak aurrera ateratzeko ahaleginean ere zintzo jardun zuen. Hori dela eta, Antzuolako Udaleko osoko bilkurak doluminak adierazi nahi dizkio Roke Iñarraren familiari, eta herriko alkate moduan egindako lana bihotzez eskertu!
----------
Beñardo Kortabarria
Antzuolako Udalaren izenean
Antzuola