Jakin badakigu dendari txiki, ile apaintzaile, saltzaile edo tabernarientzat, azken finean, autonomo txikientzat, norbere negozioa egun batez ixteak ze eragozpen sortzen dituen. Herriko saltoki handienak ez bezala, lan, pentsio eta bizitza duinaren aldeko borrokarekin bat egin eta ixtea erabaki zenuten, eta hori eskertzekoa da.
Guri dagokigu orain zuekiko elkartasun keinuak egiten jarraitzea. Horregatik, kontsumitu dezagun Bergarako denda txiki, taberna eta bestelako zerbitzuak eskaintzen dituzten dendetan!
Bergaran bizi, herrixan erosi, danok irabazi.
----------
Ibon Leibar, Jose Luis Loidi 'Rosli' eta Amagoia Lasagabaster
Bergarako Greba Asanbladaren izenean
Bergara