20 urteren ostean, lanak egingo ditu Udalak. Aurrekontuak itxaropenarekin hartzen ditugu Berezao auzoko auzotarrek. Eskerrik asko alkateari, Aspaceri erantzun egokia eman diolako.
Jose Luis Madrazo eta biok joan ginen, besteak beste, Santi Umerez eta Lierni Altubi arkitektoarekin batera Zahor ingurura, beharrezkoak diren lanak nola egin ikusteko.
Bilera baikorra izan zen.
Hortik aparte, Natrak bide segurtasun teknikariaren eskaerei kasu egiteko hartu duen erabakia txalogarria da.
Eskerrik asko denei!
----------
Aitor Biain Umerez
Oñati