Guztira, 13 hektarea eta erdi dituen herri saila da Eguarbitza ingurua, eta, herri basoak aipatzerakoan, hori esan nahi du herritar denonak direla, ez soilik Udalarenak; horrela, herritar guztien ardura izan beharko litzateke gunea txukun mantentzea.
Udalak, pasa den urtean, kanpoko enpresa baten bidez, egin zituen arlo batzuetan garbitzelan batzuk, eta aurten ere aurreikusten dugu lan horiekin jarraitzea, baina ditugun baliabideekin ezin gara denera iritsi.
Horrenbestez, auzolana deitzeak, lehengo ohiturak berreskuratzeaz gain, Udala iristen ez den lanak burutzea du helburu.
Beraz, dei bat elgetar guztiei, bereziki mendiak gehien erabili eta maite dituzten herritarrei, aspaldian gehituz doazen mendizale taldeei, inguruan ugari ditugun ehiztari eta ekologistei, baita pinuzale eta naturistei, gainera, hamarretako orduan, zahatoari sakatuz, giro alaian, eztabaidarako aukera ere izango dugu.
----------
Sebas Aranzabal
Elgetako zinegotzia
Angiozar