Udal euskaldun baten alde

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2019ko mai. 24a, 00:00

Udal hauteskundeak datozela eta, AED elkarteak bilera eskatu die hautagaitzak aurkeztu dituzten alderdiei.

Bi alderdirekin ez beste guztiekin egoteko aukera izan dugu. PPrekin ez, haren hautagaitzaren berri berandu izan genuelako, eta PSErekin ere ez, bilera egiteko bidali genizkion mezuei erantzun ez dielako.

Bi gairekin joan gara bilera horietara. Batetik, hautagai euskaldunak aurkezteko eskatu diegu, gutxienez lortzea espero duten zinegotzi kopururaino, udalbatzak euskaraz funtzionatuko duela bermatu dezaten, horixe baita Udal euskalduna izateko baldintza nagusietako bat. Bestetik, hurrengo legealdiari begira, euskararen arloan dituzten helburuez galdetu diegu. Harrera ona izan dugu, oro har. Urratsak egiteko prestutasuna. Igandeko emaitzek eta hurrengo urteetako ekintzek erakutsiko digute hala den.

----------

Eñaut Muxika Olasagasti

AEDko lehendakaria

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak