Kant-entzat, kultur-en defendatzailea, zibilizazioaren prozesua arrazoiaren garapenaren bidetik egiten da, batez ere. Herder-entzat, aldiz, bizi izandako iraganarekin, sentimenduekin eta tradizio sekularrekin du lotura eta bildung, sakontasuna duena eta erromantikoentzat kutuna dena, jakintzen transmisioa kontzientziak uniformizatu gabe egiten du. Wilhem von Humboldt Berlingo unibertsitateko sortzaile eta Euskal Herriaren lagunak teorizatu zuen, eta unibertsitate horretako irakasle famatuena izan zen Georg Wilhelm Friedrich Hegel-entzat, bildung norbanakoarengan natura eta kultura hezurmamitzen duen hezkuntza eredu gorena da. Iritziak zalantzan jarriz, norbere burua janzteko ekinaldia da, gogoa, bihotza, norberekotasuna eta nortasuna, samurki bilduz. Bizipen kultural eta existentzialaren baturak norbanakoari forma ematen dio, norbanakoari askatasuna emanez. Horrela, norbanakoaren jakintza eta gaitasunaren garapenak jendartea bera garatzera daramate, ez duelako inoiz unean uneko egoera soziopolitikoa bere horretan onartzen; kritika egiteko aukera du eta, azken batean, jendarteari erronka jotzen dio, bere ideal gorenak berritu eta gaurkotu ditzan. Bildung herri batek bere nortasuna eraikitzeko duen modua da. Maiatzaren 26an, bozkatu EH Bildung.
----------
Julen Mendizabal Elezkano
Arrasate