Berdintasuna ala desberdintasuna?

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2019ko api. 6a, 00:00

Azken asteetan egunero entzuten egon gara aitatasun baimena luzatuko dela haur jaioberrientzat amatasunarekin parekatzeko. Pozik hartu dugu berria, berdintasunera jo behar dugulako eta beharra dagoen hutsunea bete behar delako, noski!

Zer gertatzen da guraso bakarreko haurren kasuan? Haur hauek ez dituzte behar berdinak? Bi guraso dituzten haurrak oso txikiak dira jaio eta 16 astetara haurtzaindegira joateko, guraso bakarreko haurrak nagusiak dira 16 asterekin? Guraso bakarreko haurrak 16 asteko baimena dugu gure haurtxoarekin egoteko, ondoren haurtzaindegira, aitona-amonarekin, izebaosabarekin, lagunekin,…

Ez da bakarrik adinaren faktorea.

Guraso bakarreko haurren kasu gehienetan ez dago aukerarik lan ordutegia murrizteko edo lan eszedentzia bat eskatzeko, soldata bakarrarekin bizi behar dugu-eta, kasu gehienetan.

Egia da ama izateko proiektua hasten duzunean ez duzula proiektua hasten laguntzak izango dituzun edo ez pentsatuz; amets bat betetzeko proiektua da, gehienetan. Nire kasuan, behintzat, hori izan da arrazoi nagusia.

Baina pena ematen dit orain hauteskundeen atarian nola betetzen dituzten batzuek beraien ahoak lortutako ekimenaz. Noski berri ona dela gurasoentzat haurrarekin denbora gehiago egoteko aukera izatea, baina, agian, proiektua ez litzateke izan beharko gurasoak haurrekin egotea, baizik eta haurrak gurasoekin, guraso bi edo bakarra izanda. Haurrak dira beharrak dituztenak eta gizartea da beharrak asetzeko lan egin behar duena. Haur batek guraso bat edo bi izan, behar berdinak ditu, ezta?

----------

Agurne Juldain

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak