'Antzuola-Elgeta eta Agorrosin' gaia: Irabazi abstenitu izanaren arrazoia

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2019ko ots. 2a, 00:00

Komunikabide batean aipatu da azaroan Bergarako Udaleko osoko bilkuran Antzuola-Elgeta eta Agorrosin gaiaren inguruan egin zen botazioan EAJk, PSEk, EH Bilduk eta Irabazik kontrako botoa eman genuela, eta hori ez da zuzena. Zuzentze aldera, argi utzi nahi dugu Irabazi taldea abstenitu egin zela.

Arrazoiak azaroko Ogasuneko eta Kiroleko batzordeetan eztabaidatu genituen eta bertan garbi utzi genuen gaiak epaitegietan amaitu zezakeela, eta, gauzak okertuz gero, Bergarako Udalak Foru Aldundiari bi milioi itzuli beharra izateko aukera zabalik zegoela Gobernuak ez zuen arrisku hori ikusten, baina, hala ere, Irabazitik, Gobernuari negoziaketan jarraitzeko eta malguago eta apalago jokatzeko eskatu genion, erdialdeko irteera bat aurkitu ahal izateko.

----------

Aiert Lizarralde

Irabazi Bergara koalizioaren bozeramailea

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak