Broadwayn ikusi ostean, Musika Eskolak elkartu zituen Bergarako artista ugari eta produkzio erraldoi hura aurrera ateratzeko gai izan ginen.
Lehen musikala euskaraz!
Ausartak izan ginen, baina emaitza sekulakoa izan zen. Bergarako ikuskizuna ikusi ostean, Teresa Flañok sinatutako kritika baten izenburua: Bergara se escribe con B de Broadway.
Eibar, Donostia, Legazpi, Iruñea, Gasteiz...
25 urte beteko dira abentura horretan sartu ginenetik.
Eta Miserableak-en abesten genuen bezala: ez, ez dugu etsiko.
Oliver!; Seussen mundua; Olentzero & co.; Peter Pan; Mozkorra parregarri... eta orain, Alizia!
----------
Marije Ugalde
Bergara