Baina badaukagu barruan indar bizi bat, gogo berezi bat bide honi indartsu eusteko. Badakigulako lortu genezakeela. Bagenekien ekainaren 10ko argazkiek garrantzi berezia izango zutela, eta bazekiten komunikabideek ere. Urrutira iritsi da gure aldarrikapena!
Bai, egia da. Lana lana da. Baina lana ilusioz eta gogoz egitea bezalakorik ez dago. Are gehiago, emaitza handia denean, itxaropentsua denean! Eta zuekin lan egitea plazer hutsa izan da oraingoan ere.
Eskerrik asko Maltzagatik Eibarrera eskutik helduta egon zineten herritar guztiei, baina, batez ere, antolakuntzan aritu zineten herriko boluntario eta artistei. Hasiera-hasieratik aitzakiarik gabe lana gogotsu eta ilusioz egin duzuen guztioi, bihotzez, mila esker!
Inongo laguntzarik gabe, herritarron artean eskuekin landu dugu Bergararen eta Euskal Herriaren etorkizuna eta horrela jarraitu nahi dugu zuekin batera: etorkizuna erabaki arte, jende zoriontsua libre izan arte!
Eskerrik asko!
----------
Maialen Madariaga Mujika
Bergarako Gure Esku Dago-ren izenean
Bergara