Ez dira garai onak konpromiso politikorako, inkesta guztietan gutxien baloratutako arloa da politikarena, eta horrek are baliotsuagoa egiten du zure konpromisoa. Gobernatzeko taldea ginena oposizioan aurkitu ginen eta horrek ez du zure lana ilundu. Hezkuntzan, gazterian, kirolean eta berdintasunean proposamenak, kexak, iradokizunak eta ekimenak aurkeztu dituzu. Eragile eta norbanakoekin egon zara, betiere, dedikazio osoz. Orain, aldiz, zaintza lanetara buru-belarri sartzea erabaki duzun honetan, fase berria bizitzan. Ez ahaztu, bizitza da handiena. Milesker eginiko lanagatik.
Larraitzi, berriz, ongietorria eta eskertza. Ziur gaude legealdia amaitzeko urtebete falta den honetan ederto etorriko zaigula zure esperientzia eta ezagutza.
Plazera da horrelako pertsonez inguraturik lan egitea.
----------
Eneko Barberena Mondragon
EH Bilduko zinegotzia
Arrasate