MokoLoL

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2018ko ots. 3a, 00:00

Zibergararrok modu analogikoan eta unamunixuan aurkeztu genuen gure azken jostailua. Herriko esaera zahar eta berriez osatutako pegatina digital sorta –informazio gehiago: www. zibergara.net–.

Gutxienez, hiru erpinen elkarlanetik eraiki da:

bat) Euskalgintzatik: Jardun eta Elexpuru bidaide, Bergaran euskaraz komunikatzeko berbeta beroaren beharra izaten jarraitzen dugu. Ezin bada jolastu, hau ez da gure hizkuntza.

bit) Iruditeriatik: gure herriko bost artistak ezin hobeto islatu dituztelako kaleetan mintzagai direnak. Artekale digital eraldatzaile bat sortu dute, gure karkabetako ezinegonak, kritikak eta satirak esamolde mokoloekin marruskatuz.

hirut) Teknologia askeetatik: Telegram komunikazio tresna librea izan da proiektuaren oinarria. Bere askatasunak eman digu proiektua euskaratik eta iruditegi libre batetik eraikitzeko aukera. Komunikazioa, hiztunek eraikitako hitz eta irudien bitartez gauzatzen denean bilakatzen da benetako hartu-emana. MokoLoL hizkuntza bizirik dagoen seinale da, itsatsi libre eta euskaraz, hemen eta Pikulittan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak