Bertan itsatsi dira kale garbien mantretatik iheska herri mugimenduek azken sei hilabeteetan ekoitzitako kartel eta afixak Komunikazio gerrilla akzio bat izatez gain, ondare grafikoa artxiboetara eta zenbakietara ekartzeko aukera dugu gure big data txikian: 120 kartel /ekimen sortu ditugu herri moduan 180 egunetan, bada herria bizirik dagoenaren seinale. Netflix, ikus-entzunezkoak sarean soilik banatzen dituen multinazional bat, gai da gure herriko plazan kartel analogiko bat adierazpen libreko gunean (oximoroi handiagorik ote) jartzeko, toki eta une berean, herri mugimenduak kasik ez gara gai kartelak 24 orduz iraunarazi eta mugikorraz gaineko kale komunikazio eraginkor bat bermatzeko.
Garai paradoxikoetan plaza digitala okupatzeko asmoz sortu zen Elkartela esperimentua, eta horretan dihardugu. Instalatu Telegram eta sartu t.me/elkartela kanalean. Sarean ere adierazpen libreko gune autogestionatuak aldarrikatzen ditugun aldiro, gainontzeko kaleen eta inertzia jardunen pribatizazioa eta mugatzea agerian uzten dugu.