Antzuolako EH Bildu, zuk erabakitzen duzuna

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2017ko mai. 21a, 00:00

Azken egun hauetan, EH Bilduko kongresuaren inguruko berriak argitaratu eta zabaldu dira hainbat komunikabidetan. Duela gutxi Donostian egindako batzar batean, 350 pertsonak kongresu horri begirako araudia onartu zuten, eta ekainaren 17ko data finkatu zen.

Antzuolan egiten ari garen lanak oraindik ez du komunikabideen arretarik jaso, etxe barrura begira aritu garelako, baina ari, ari gara. Maiatzaren 27an, batzarra egingo dugu Torresoroan. Orain arte egindakoa mahai gainean jarri nahi dugu, eta erabakiak hartu: nola antolatuko da Antzuolako EH Bildu? Nola funtzionatuko du? Zertan eragin behar dugu? Zein gairi eman behar diogu lehentasuna? Herrian zertan aritu? Gaiak zela landu? Udal-taldearekin nola koordinatu?... 

Abenduaren 3ko herri batzarreko ideiekin sortutako proposamenak aurreko galderei erantzuten die. Momentuz, proposamena besterik ez da. Maiatzaren 27ko batzarrean, horren guztiaren inguruko iritziak entzun eta emateko aukera egongo da eta, bide batez, erabakitzeko datozen urteotan Antzuolan EH Bilduk hartuko duen norabidea. Etorkizuna zure esku dago. Etorri, parte hartu, eta erabaki.

----------

Mikel Lizarazu

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak