Langileriaren aldekoa izan zen bere jarduera, ez bakar batzuen onurarako, eta are gutxiago bere buruarentzako soilik. Langile askok konpartitzen zituzten bere ideiak eta jarduerak, nahiz eta ez izan bat edo besteren gustukoak.
Ezagun batzuekin uztailaren 26an hil zela komentatzerakoan azaldu zuten omenalditxo bat antolatzen ari direla Arrasaten datorren urriaren 17rako. Oroimen ekitaldia Kulturaten ospatuko da.
Ekitaldi honetan parte hartzeko aukera ederra dugu Jabierrekin batera langileen emantzipazioaren alde borrokatu dugunok kooperatiba eta sindikalgintzan munduan.
----------
Joxemari Muxika
Arrasate