Alde batetik, Zu Behar Zaitut elkartearen ordezkari moduan jotzen dut zuengana, eskerrak emateko gure autofinantzazio sisteman (aluminio bilketan) konfiantza eman diguzuenoi.
Aluminio bilketaren kanpaina amaitutzat eman dugu; urteko batzarrean erabaki genuen. Benetan eskertzekoa izan da egindako esfortzua, hainbat sektoretan, batez ere.
Sentitzen dudan bakarra da herria bezala bat ez izatea, batzuetan konposta jasotzerakoan beste batzuetan plastikozko tapoiak aurkitzerakoan geure zakarrontzietan.
Dena den, iaz 1.946 euro lortu genituen; aurtengoa, aldiz, sartu barik daukagu, baina erdira ez da helduko, ze batutako aluminioa erdira jaitsi baita.
Materiala hurbildu diguten boluntarioei guztioi esker bereziak.
Ateratako guztiarekin jarraituko dugu elkartearen hasierako proiektua babesten (Ekinoterapia) eta elkartea bera mantentzen.
Bestetik, Lorena Sajerasen ama bezala, Eskoriatzako hainbat herrikiderengandik jaso dugun laguntza altruista-gatik, eskerrik asko, familiaren partetik.
Eskerrik asko denoi, bihotz-bihotzez!
----------
Marisol Andrade
Eskoriatza