Aulki hutsaren esker ona

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2014ko urt. 27a, 00:00

Lurrean eman beharreko argi guztia emanda, itzali berri da gure ama, kandelatxo bat bezala.

Eta sentimendu mordo bat pilatzen dira gure barrenean. 

Baina hutsune eta tristuren gainetik, bada bat gailentzen dena: esker onekoa. 

Bizitza maldan behera abiatzen denean, ingurukoen zaintza, laguntza, konpainia eta gaitzak arintzeko ahalegina zelako inportanteak diren orain konturatzen zara.

Horregatik, lerrotxo hauen   bitartez gure eskerrik sentikorrena eman nahi diegu urteetan izandako anbulatorio eta ospitaleetako  ibilbidean goxo eta hurbileko izan dituen sendagile, erizain, langile eta bereziki azken urtean zaintza aringarrietan lagun izan dituen Jesusi eta Magdari.

Sufritzen egonda ere, amak egiten zizuen irribarre hura gure gogoan, zuen lanaren balio neurrigabearen ikur.

Garaiotan, pertsonen beharrei erantzuteko zerbitzuetatik kendu eta kapitalaren mesedeetan etengabe neurriak hartzen ari direnean, gogoratu beharra dago zerk beharko lukeen lehentasuna: pertsonen osasuna eta duintasuna babesteak.

Osasungintza, zaintza eta horretarako ikerkuntzan behar besteko aurrekontuak izatea. 

Era berean, zahartzaroan, gaixoaldian, inguruko eta lagunen bisita eta laguntza ere zenbat eskertzen diren, orain konturatzen zara. 

Beraz, eskerrik asko amari egonaldia arintzen lagundu diozuen guztiei eta gu ere izan gaitezela gai beste batzuei hala laguntzeko. 

Musu bat denoi.

----------

Maite Aristegi Larrañaga

(Etxekoen izenean)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak