Dinamika herritarra da Gure Esku Dago, herriz herri eta auzoz auzo sortzen ari dena. Etengabe gora doa lantalde kopurua, erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak piztu duen ilusioaren seinale.
Transiziotik gaur egunera arte Asparrenan izan diren alkate guztiek Gure Esku Dago manifestua sinatu dute. 82. kilometroan egoteko konpromisoa hartu dute.
Gure Esku Dago dinamikaren abestia moldatu dute Oñatiek musikariek, eta kantuan jarri dituzte bertako musikari eta abeslariak, dozenaka lagun, batzuk Oñatitik kanpora ere ezagunak, Pello Zabala fraid…
Durangotik Iruñerako giza katean laugarren kilometroan egon beharko dute zornotzarrek ekainaren 8an; Abadiñon, hain zuzen. Bertara joatera dei eginez, bideo bat grabatu dute adin eta sektore anitzeta…
Durango eta Iruñea lotuko ditu erabakitzeko eskubidearen aldeko giza kateak ekainaren 8an, eta apirilaren 30ean aurkeztu zuten Bizkaiko herriko Gure Esku Dago taldea.
[youtube]4BBdKn3E2SE[/youtube]
Ondarroan grabatu duten bideo ederra duzue honako hau. Esku guztiak desberdinak dira, bakoitzak bere izaera erakusten du. Guztiak batuz gero, dena lortu daiteke.
[youtube]JehdCpwfjpY[/youtube]
Oiartzungo Gure Esku Dago-k maiatzak 5etik 11ra doan astean erabakitze eskubidearen aldeko astea antolatuko du. Bi izango dira ekitaldi nagusiak: maiatzaren 7ko mahai-ingurua eta maiatzaren 10eko Gur…
Bilbon eta Lazkaon izan gara gaur giza katerako spota grabatzen. Atzo itxura ona hartu bagenion, gaurkoak borobildu egin du hori.
[youtube]eD1c9J1cOtU[/youtube]
Bilbon pasa dugu goiza eta zorag…
2014ko apirilaren 5ean grabatu zen Gure Esku Dago ekimenaren aurkezpenarekin batera. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi eta baita bertan parte hartu ez baina gerora gerturatuko zareten guztioi…